Kaixomundua.eus lehiaketako IV. edizioko irabazleak izendatu dituzte

  Beasain Ikastolako bi ikasgela, IES Elgoibar BHI ikastetxeko "korrikazlagundu" tarldea eta Urretxu-Zumarraga ikastolako "Ezientzia" taldea izan dira saridunak

 Webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu sariak

 Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 36 ikastetxetako 215 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketara, orain arteko webgune kopuru handiena

  

Elgoibar, 2023ko maiatzaren 5a- PUNTUEUS Fundazioak antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketaren IV. edizioko irabazleak jakinarazi dituzte gaur Gamegunetik. Eskola-komunitateari begira sortutako proiektua da eta webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu sariak.

 Horretarako, ikasleek webgune erreal bat sortu dute lan motibatzaile baten bidez, eta kontsumitzaile digital izatetik, sortzaile digital izatera pasatu dira. Bestalde, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza indartzea ere bada lehiaketaren xedeetako bat.

 “Guztira Euskal Herriko 36 ikastetxeetako 1.218 ikasle aurkeztu dira, 402 taldetan banatuta. Zenbaki hauek orain arteko ediziorik arrakastatsuena egin dute aurtengo deialdia” azaldu du Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiak. Proiektuak hiru kategoria desberdinetan banatu dira: lehena, 1. eta 2. DBHko ikasturteko ikasleek osatu dute; bigarrena, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek; azken saria, berriz, batxilergoko ikasleentzat izan da.

Edizio honetan baina, berrikuntza bat izan dute, izan ere, DBHko bigarren zikloan bi irabazle izendatu dituzte. DBH lehenengo zikloko kategorian Beasain Ikastola gailendu da, hain zuzen ere DBH 1. mailako ‘Kar-kar zirkoa ‘Kar-kar zirkoa' proiektuarekin  .

 Los premios del segundo ciclo de la ESO han ido respectivamente a la escuela IES Elgoibar BHI y a la Ikastola Beasain. El equipo 'Korrikazlagundu’ de Elgoibar ha presentado el proyecto korrikazlagundu.eus, y el grupo de Beasain 'Pentsatzen', la web pentsatzen.eus. El premio de bachillerato ha recaído en el grupo ‘Ezientzia’ de la Ikastola Urretxu-Zumarraga, con el proyecto ezientzia.eus.

 Sari banaketa Twitch plataformaren bidez emititu da eta gonbidatu guztiek online parte hartzeko aukera izan dute. Leire Martinezek gidatu du ekitaldia, eta, besteak beste, Josu Waliñok, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiak, eta Olatz Perez de Viñasprek, Gladys Sariaren II. deialdiko irabazleak, parte hartu dute.

 
PUNTUEUS Fundazioari buruz

PUNTUEUSek aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .EUS domeinuaren eskaria ICANN erakundearen aurrean. Eta hura da, 2013an onarpena jaso zuenetik, .EUS domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea.

PUNTUEUSen misioa gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea da, eta hau gauzatzeko .EUS domeinuaren zabalkundea sustatu eta transformazio digitaleko proiektu aurreratuak jartzen ditu abian. Une honetan, 14.000tik gora .EUS domeinu daude erregistratuta.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Ainhoa Arana

prentsa@puntu.eus| 659 09 69 68